04-2013 | GLOBAL FUNK PARTIES | ELKANO BROWNING CREAM (Donosti)

EBC-01

28/04/2013 | 20:00
Global Funk Party with:
ELKANO BROWNING CREAM (live) + MAKALA dj @ LE BUKOWSKI
Donosti

ELKANO BROWNING CREAM (Donosti)

Elkano Browning Cream erritmo jostagarri eta kutsakorren sinonimo da, Hammond organoa, gitarra eta bateriaren konbinaziotik abiatuta mugarik gabe zabaltzen den soinu magnetikoa sortuz, taldekideen izaera multikultural eta nomada dela eta. Mikel Azpiroz musikari euskaldunak koordinatzen duen proiektuak eklektizismoa eta generoen nahastea aldarrikatzen du bere esentzia groove-aren zentzurik garbienean oinarrituz: erritmika dantzagarrian. Franck Mantegari bateriajole Paristarraren (Alpha Blondy, Saint Germain…) drumming exotikoarekin batera, Brian Jackson eta George Braith bezalako maisuak goraipatu duten Dave Wilkinson gitarrajole eta abeslari ingelesaren kadentzia melodikoak gauzatzen du estilo berezia. Taldearen Elkano Browning Cream (Mamusik, 2006) eta 2 (Mamusik, 2010) diskoak groove bitxi eta melodia elegante eta sofistikatuez osatutako bildumak dira, gustoz eta esku onez, mendebaldeko musika, eragin afrikar, latino zein ekialdekoekin uztartuz. Matt Harding gitarrajole amerikarraren parte-hartzearekin batera, Jimmy Kayihura poeta ugandarraren, Tony Ebanks musiko jamaikarraren eta Mikel Laboaren artea eta lilura jasotzen ditzute. Beraien irrika abenturazaleari jarraituz Bohemia (Mamusik 2012) disko berria aurkeztu dute. Instrumentu elektrikoak alde batera utzi eta melodika, gitarra eta perkusio hirukotean bihurtu dira musika mediterraneo eta zingaroen eremuetara gerturatuz, kaleko eta musiko ibilitarien esentziak erakarrita. Bohemia suite musikal bat da, bertan abestiek emozioen bitartez hari bati jarraitzen diote bizitza beraren metafora antzeko bat osatuz. Interakzio kulturala Elkano Browning Cream-en ADNaren ezaugarrietako bat da eta taldearen ibilibidea nabarmen markatu du beraien lanak Europako, Ameriketako edo Asiako jaialdi eta klubetan aurkeztera bultzatuz.

Elkano Browning Cream es sinónimo de ritmo hipnótico, contagioso, de un sonido que evoca a los grandes combos de órgano Hammond de los años gloriosos de la discográfica Blue Note, personalizado y actualizado por el carácter multicultural y nómada de los integrantes de este trío. El proyecto, coordinado por el músico vasco y experimentado teclista Mikel Azpiroz (Parafünk, Fermin Muguruza, los australianos The Waifs…), se centra en el formato básico de trío de órgano Hammond, focalizando su esencia en el sentido más puro del groove: la rítmica bailable. A ello contribuyen no sólo el exótico y virtuoso drumming del baterista parisino Franck Mantegari (Alpha Blondy, Saint Germain,…) sino también la cadencia melódica y extrema versatilidad del guitarrista y cantante británico Dave Wilkinson (Brian Jackson, George Braith…). Sus discos Elkano Browning Cream (Mamusik, 2006) y 2 (Mamusik 2010) son una exótica colección de grooves con elegantes y sofisticadas melodías que fusionan con gusto y saber hacer la música occidental con influencias africanas, latinas u orientales. Para ello cuentan con el guitarrista y cantante estadounidense Matt Harding, y las colaboraciones del poeta ugandés Jimmy Kayihura, el músico jamaicano Tony Ebanks ó los irrintzis del innovador y vanguardista cantautor vasco Mikel Laboa. Guiados por su espíritu aventurero presentan su nuevo álbum Bohemia (Mamusik, 2012) en el que aparcan los instrumentos eléctricos y se transforman en trío de melódica, guitarra acústica y percusión, para viajar a territorios musicales mediterráneos y zíngaros arrastrados por el alma de sonidos callejeros e itinerantes. Bohemia es una suite musical, en la que los temas mantienen un hilo conductor a través de emociones que podrían entenderse como una metáfora de la vida. La interacción intercultural está en el ADN de Elkano Browning Cream, una característica que define su trayectoria y que les lleva a presentar sus trabajos en festivales y clubs de Europa, América y Asia.

Elkano Browning Cream:
Dave Wilkinson: gitarra, ahotsa
Franck Mantegari: bateria, perkusioa
Mikel Azpiroz: Hammond B3 organoa

+ Info:

http://www.elkanobrowningcream.com/
http://www.entradas.com
http://www.lebukowski.com

Advertisements